Albisteak
“Emakume palestinarren begietatik” zinema zikloa Zestoan izango da
— 2015-11-17Ostegun honetan, Azaroak 19, “Emakume palestinarren begietatik” izenburupean, hainbat film labur eskainiko dira Zestoako Kultur Etxean, 19:30 – 21:30 bitartean. Film labur horiek Palestinako emakumeen egoerari buruzko lanak izango dira. Bertan izango dira Alia Arasoughly, Shashat-eko zuzendaria, eta Amal Syam, Women Affairs Center-eko (WAC) zuzendaria (Shashat eta WAC Palestina eremuan diharduten Gobernuz Kanpoko Erakundeak dira).
“Emakumeen begietatik” Zinema Zikloak WAC eta Shashat erakundeen film laburren aukera bat eskaintzen du, eta Palestinako lurralde okupatuetan urtero egiten den jaialdia Euskadira ekarri nahi du, film labur horien bidez eta berorien zuzendari batzuekin nahiz Shashat eta WAC taldeetako kideekin antolatutako debateen bidez euskal herritarrak genero-desorekaren aurrean eta emakume palestinarren egoeraren aurrean sentsibilizatzeko. UNRWA Euskadik antolatutako zikloak hainbat euskal erakunde eta elkartetako laguntza jasotzen du.
Zinema Ziklo honen ospakizuna ‘Palestinako lurralde okupatuetako emakumeen inguruko begirada berriak. Palestinako eta Euskal Herriko emakumeen arteko sareak ehunduz’ proiektuaren bigarren fasearen barnean txertatzen da. Proiektu hori Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek finantzatzen dute.
Egin zaitez bazkide