Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Amaitzear dira Iraetako santainesak; izan ere, gaur arratsaldean agurtuko dituzte aurtengo festak. Ekintzaz jositako asteburua izan dute auzotarrek. Eguraldi eguzkitsuak lagunduta, Santa Ines Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren goizean eta herritar ugari bildu ziren bertan.
Eguerdian, sabela betetzeko tartea hartu zuten iraetarrek, Gure Ordeka elkartean antolatutako pintxo lehiaketan. Bazkalostean, berriz, haurren txanda izan zen. 15:30ean Gaztetxoen txirrindulari lasterketak hartu zuen protagonismoa, eta oraingoan ere herritar asko gerturatu ziren txikienak animatzera.
Gau aldera, festek bete-betean jarraitu zuten. Triki-poteoak giroa alaitu zuen ondorengo garagardo afarirako. Saltxitxak, txerri-sahieskia eta nahi adina garagardo dastatzeko aukera izan zuten auzoko frontoira bertaratutakoek. Laket erromeriaren doinuekin eman zioten amaiera zapatu borobilari.
Gaur, igandez, amaituko dira Santa Ines jaiak. Arratsaldean, 17:30ean hasita, Errota Harri txapelketa izango da frontoian
































