Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Hogei bat lagun elkartu dira gaur, igandez, haur zein heldu, Agiro Mendi Klubak antolatutako haurrentzako mendi irteeran parte hartzeko. Goizeko 9:30ean abiatu dira Kiroldegitik, eguraldi eguzkitsuarekin. Eguerdi aldera giroa aldatu bada ere, parte-hartzaileek zortea izan dute txangoan zehar.
Herrian hasi eta amaitu dute 8,2 kilometroko ibilbidea. Bidean, Sastarrain, Agitta, Olazabal eta Ekain mendia igaro dituzte.
