Albisteak
Lili Jauregiko bisita gidatuak hasi dira
— 2017-03-11Zestoako Lili Jauregiko benetako eszenario eta pertsonaia historikoekin eta hezurharagizko aktore baten dramatizazioarekin egiten da “Lilitarren ohorea” antzezlana.
Larunbat honetan (Martxoaren 11) hasiko dira berriz bisita gidatuak. Bakarrizketa moduan, Andre Madalenek barruan gordeta izan dituen tristura eta adorea aterako ditu. Bisitariek 1678. urtera bidaiatuko dute, eta etxeko gelak eta aretoak ikusiko dituzte obraren bidez.
Uztaila bitartean, larunbatetan (11:30, 12:30, 16:30 eta 17:30) eta igandetan (11:30 eta 12:30) izango dira saioak.
Informazio gehiagorako sartu www.lilijauregia.com webgunera edo deitu 943 868 811 telefonora. Aldez aurretik erreserba egitea gomendatzen da
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide