Albisteak
Etxebizitzak alokatzeko diru laguntzak eskatzeko 2017ko deialdia zabaldu du Zestoako Udalak
— 2017-03-12Etxebizitzak alokatzeko diru laguntzak eskatzeko 2017ko deialdia zabaldu du Zestoako Udalak. 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, mugikortasun urria dutenei, bananduei eta dibortziatuei, 70 urtetik gorakoei, alargunei eta seme-alabak beren kargura dituzten guraso bakarreko familiei alokairuaren zati bat ordaintzea da laguntzen xedea.
Guztira, 30.000 euro bideratuko ditu udalak laguntza horietara, eta urriaren 1a izango da eskariak egiteko azken eguna.
Zestoako Udalaren webguneko esteka honetan duzue deialdiaren inguruko informzaio guztia.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU