Albisteak
‘AMETSEN KRISEILUA’, MARTXOAREN 11AN
— 2016-02-20Zestoako Gure Esku Dagok antolatutako “ametsen kriseilua” ekimena martxoaren 11an izango da. Arratsaldeko 20.00etan jaurtiko dira kriseiluak airera, Jubilatuen taberna aurreko plazatxotik.
Kriseiluak eskuratzeko txartelak herriko taberna guztietan daude salgai, 2,5 euroren truke. Aurrez txartela erosita dutenek ez dute berri bat eskuratu beharrik izango.
Kriseiluen ekimen hau 2015eko abenduaren 31an egitekoa zen berez, baina eguraldi arazoengatik atzeratu egin zuten.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide