Albisteak
‘JAIALDI FEMINISTA’ OSPATUKO DA GAUR ZESTOAN
— 2016-02-19Zestoako Txoko Feministak antolatuta Jaialdi Feminista ospatuko da gaur Zestoan. Bi ekimen izango dira jaialdi horren barruan: emakumeen arteko solasaldia eta gaualdi morea.
Arratsaldeko 18:30etan Kultur Etxean Zestoako emakumeen arteko solasaldia antolatu dute. Solasaldian jorratuko den gai nagusia honako hau da: “Zein urrats eman nahi ditugu Zestoa parekide bateranzko bidean?”.
Ondoren, 22.30ean, Gaualdi Morea ospatuko da Zestoako Gaztetxean. Bertan Pottors ta Klito taldearen kontzertua eta Maniki Kill DJaren emanaldia izango dira.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide