Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eguraldi goxoarekin eta plaza betearekin ospatu zenĀ atzo igandez Trikitilari Gazteen txapelketa. Zazpi bikotek hartu zuten parte, hauetatik bi zestoarrak. Leire Uranga eta Nerea Lopetegik jaso bazuten ere zestoarren saria, nabarmentzekoa izan zen 8 eta 12 urteko Maria eta Ihintza Illarramendi trikitilariek plazan jarri zuten giroa.
Puntuazioari begira, Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta zumarragarrek jantzi zuten txapela, 115,5 puntu lortuta. Oso gertuan, bigarren postuan geratu ziren, Aitor Uzkudun errezildarra eta Naiara Urresti getariarra 115,25 punturekin eta hirugarren postuan, Eider eta Lierni Tolosa hernaniar ahizpak, 111,25 punturekin.
IRUZKINDU