Albisteak
12. Akuako Birako izen ematea zabalik dago
— 2017-09-04Irailaren 17an 12. AKUAKO BIRA korrituko da. Lasterketa 10:30ean hasiko da. Lasterkariek Akuako ingurune ederrean zehar 7.800m korritu beharko diztuzte.
Bai emakume eta bai gizonezkoen kategorian 5 lehenengoentzako sariak izango dira. Beste zenbait sari berezi ere izango dira. Partaide guztiei kamiseta eta hamaiketakoa emango zaie lasterketa amaieran. Nahi dutenek dutxa zerbitzua ere izango dute. Gainera lasterkari guztien eta taldeen artean bertako produktuen zozketa egingo da.
Izen ematea irekita egongo da irailaren 16a arte. Izena www.herrikrosa.eus web orrian edo Zestoako kiroldegian eman daiteke. Aurrez 5€ ordaindu beharko dira. Dirua lasterketa egunean bueltatu egingo da.
Lasterkariek beren ahaleginak amaitu ondoren eta sari banaketa egin aurretik txikientzako lasterketa eta asto-lasterketa egingo dira.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU