Albisteak

Zestoara etorri berriei ongi etorria egin zaie udaletxean

Pasa den astelehenean ekitaldi berezia izan zen Zestoako Udaleko areto nagusian. Zestoara bizitzera etorri berri direnei ongi etorria egin zitzaien.

2017ko urte hasieran Zestoako udalean herritar berriei harrera egiteko prozesua jarri zen martxan EMUN kooperatibaren laguntzarekin, “herritar berriei ongi etorria emateko eta herriko bizimoduan txertatzen laguntzeko” udalaren zein herritarren laguntzaz baliaturik. Hilabete hauetan zehar hainbat bilera egin dira herriko elkarte eta eragileekin zein udaleko langile eta politikoekin, udal barnean harrera prozedura bat jarri da martxan, herriko zerbitzuen gida sortu dute, eta prozesuari itxiera emateko, ongi etorri saioa egin dute azken hilabeteotan Zestoara bizitzera etorri direnentzat. Saioaren helburu nagusia “herriari buruzko eta bertako zerbitzu eta baliabideei buruzko informazioa ematea eta ezagutza zabaltzea” izan zen, baita elkar ezagutza sustatzea ere.

Argazkia: Zestoako Udala




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide