Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Agiro Mendi Klubeko kideek iraupen eskia egiteko irteera antolatu dute Somport-era (Frantzia). Otsailaren 23tik 25era izango da, ostiral arratsaldean irten eta bi egunez iraupen eskia eta elur-erraketekin ibilaldiak egiteko aukera izango dute izena ematen dutenek.
Gehienezko parte-hartzaile kopurua 48 lagunekoa izango da. Agiro Mendi Klubeko bazkideek lehentasuna izango dute eta gainontzeko plazetarako izen-emate hurrenkera errespetatuko da.
Parte hartu nahi duen orok gimnasioan eman dezake izena otsailaren 15a arte. Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 55.