Albisteak
Errepresioaren aurkako eguna Zestoako Gaztetxean
— 2018-01-23Errepresioaren aurkako eguna ospatuko dute datorren ostiralean, hilak 26 Zestoako Gaztetxean. Altsasu eta Oreretako gazte espetxeratuen eta Euskal Herriko beste zenbait militantzia politikoaren aurkako errepresio kasuak salatuko dituzte. Antolatzaileen arabera, mobilizazioa, eztabaida politikoa eta festarako tartea izango du ostiraleko egitarauak.
Ostiral goizean, eskualdeko ikastetxeetan hainbat mobilizazio egingo dira Altsasu eta Iruñeako gazteen kasuak salatzeko.
Ondorengoa da egitaraua:
12.00: Eskualdeko ikastetxeetan kontzentrazioak
18:00: Mahaingurua
20.30: Luntxa
22.00: Kontzertuak
– VERRÄTER
– RODEO
– ARGIZULO DUB STATION
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide