Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Datorren martxoaren 17an, larunbata, Donostian egingo den manifestazioara joateko deia egin du Zestoako Gurutze Jubilatuen Elkarteak. Espainiako Gobernuak pentsioetan ezarri duen %0,25eko igoera salatu eta KPIaren igoera aldarrikatuko dute “Pentsio publiko duina” lemapean.
Alderdi Ederretik Bulebarrera egingo da manifestaziora joateko autobusa antolatu du Gurutze Jubilatu Elkarteak. Gurutzetik irtengo dira arratsaldeko 16:45ean eta izena Jubilatuen tabernan eman beharko da martxoaren 15a baino lehen. Prezioa sei eurokoa izango da.
Honakoak dira manifestazioaren aldarrikapen nagusiak: “1.080 euroko gutxieneko pentsioa; babes sozialeko sistema propio baten aldea; pentsio publiko duinen alde; 0,25 ez, KPI igoera bai”.