Albisteak

Azken urteetako elkarretaratze jendetsuena atzo goizean Guardia Zibilak eginiko atxiloketak salatzeko

Ehunka lagun irten ziren atzo kalera, goizean Guardia Zibilak eginiko polizia operazioa salatu eta operazioan atxilotutako zestoarrari babesa agertzeko. Azken urteetan Zestoan egin den manifestazio jendetsuena izan zen. Jendetza elkartu zen arratsaldeko 20.00etan plazan. Bertatik abiatu zen herriko kaleak zeharkatu zituen manifestazioa eta plazara itzulita, atxilotua izan zen gazteak hartu zuen hitza. Bizitakoa azaldu zien herritarrei eta amaitzean, txalo zaparrada eskaini zioten bertaratu zirenek.

Bestalde, Zestoako EH Bilduk atxiloketen gaineko mozioa aurkeztu zuen Udaletxean eta Udal Gobernuak aho batez onartu zuen. “Manex Odriozola Goikoetxearen eta beste gazteen berehalako askatasuna eskatzea”, “Espainiako indar okupatzaileak Euskal Herritik kanpora exijitzea”, “Udalak Odriozolaren egoeraren jarripen zuzena egitea” eta “hartutako erabakia herritar guztiei jakinaraztea” onartu zuten Udalbatzan.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide