Albisteak
Karmenetako egitaraua aurkeztu da ofizialki
— 2018-07-11Egitarau oparoarekin datoz beste urte batez Arroabeko Karmen jaiak. Bihar, ostegunean, hasiko dira festak eta astelehena bitarte ez da faltako jai girorik. Hemen egitaraua:
12 osteguna. Jubilatuen eguna
12:00 Jubilatuen meza
12:30 Herriko umeen antzerki emanaldia
14:00 Jubilatuen bazkaria. Erromeria Jurgi eta Izarorekin
18:00 Pala txapelketako finala
19:00 bandera igoera eta Karmentxuren etorrera. Jarraian, Pintxo Lehiaketa Herrikoia
22:00 Bertsolari Gazteen III. saioa
13 ostirala. Umeen eguna
10:30 Ume jolasak
13:30 Umeen bazkaria
15:00 Puzgarriak. Ondoren, apar-festa eta txokolatada
19:00 Pilota partidua:
Eneritz Arrieta/Araitz Eizagirre – Ohiana Orbegozo/Alaitz Badiola
20:00 Poteoa herritarren BTK batukadarekin.
21:30 Herri afaria frontoian
23:00 kontzertua: La jodedera, Bide Batez, Uranga&Huegun DJak
14 larunbata. Koadrilen eguna
11:00 Paella Lehiaketa
14:30 Koadrilen bazkaria
18:00 Koadrilen arteko jolasak Lopeneren zezenekin.
23:00 Kontzertuak. 2ZIO, Xutik eta DJ Bull
15 igandea. Karmen bezpera
11:00 Diana Idiakaitz txistulari taldearekin
12:00 Meza nagusia
12:30 Lopeneren abereak
18:00 X. Trikitilari Gazteen Txapelketa
19:30 Sagardo dastaketa eta pintxo goxoak
21:30 Herri afaria
23:00 DJ Josu Rodriguez
16 astelehena. Karmen eguna
6:00 Karroza trikitilari eta bertsolariekin.
12:00 Karmengo amaren meza
12:30 Zestoako Itxaropena dantza taldea
17:30 Kalejira bidegorriaren alde
20:00 Tio Teronen Semeak dantza ikuskizuna
22:00 Erein taldea
00:00 Bandera jaitsiera eta Karmentxuren agurra.
Egin zaitez bazkide