Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Eguraldi paregabea izan zuten atzo ere Narrondon. Goizean meza eta hamaiketakoa izan zituzten, Idiakaitz txistulariek alaituta. Arratsaldean berriz demak; Altunaren idia, Artabillaren behia eta Etxeberriren zaldiarekin. Eta jaiei bukaera ezin hobea emateko, karpa azpian sagardoa eta zikiro pintxoak, Araitz eta Garazi trikitilariekin. Datorren urtean gehiago!