Albisteak
Gaur iluntzean zabalduko dute GI-631tik Gurutzeaga kalera sartzeko sarrera
— 2019-03-15– Gurutzeaga kalean, telekomunikazio azpiegiturak pasa dira (Euskaltel eta Telefonica). Puntu honetan amaitzen ziren orain arta hornitzaile hauen azpiegiturak, eta Ipintza kaleko lanak aprobetxatuz, azpiegitura hauek kiroldegira luzatu dira.
– Kiroldegiarentzat gas hartunea egingo da Gurutzeaga kaletik, Ipintza kaletik barrena.
– Ipintza kaleko aparkalekuen diseinua aldatu egingo da. Lehen Uztapide aldera bakarrik aparkatzeko aukera zegoen “bateria” formatuan. Orain Gi-631 errepidearekiko era paraleloan bi alderdietara aparkatzea egongo da lerrokatuta (ezker-eskubi) eta erdiko galtzadak bi norabideetara autoak gurutzatzeko zabalera izango du. Aparkalekuen diseinu aldaketa hau egin ahal izateko, zenbait puntutan hormigoizko zintarri berriak jarriko dira eta gune oso berriz asfaltatu egingo da. Amaieran, aparkalekuak eta marra horizontalak margotuko dira.
Egin zaitez bazkide