Albisteak
Gaur arratsaldean banatu dituzte I. Mendiko Argazki Rallyko sariak
— 2019-03-15F11 Argazki Elkarteak eta Agiro Mendi Klubak elkarlanean antolatuta, Zestoako lehenengo mendiko argazki rallya egin zen otsailaren 17an. Giro ederrak lagunduta, 21 heldu eta 4 gaztetxok hartu zuten parte eta guztira, bost gai jorratu behar izan zituzten argazkilariek: baserriak, erlijioa, zuhaitzak, ibiltariak eta animaliak. Argazkilari bakoitzak gai bakoitzeko argazki bat aukeratu behar zuen, bost argazkiko bilduma osatuz.
Gaur, ostirala, izan da sari banaketa eta ondorengoa izan da sailkapena:
- Bilduma onena: Omar Igual (Donostia)
- Bigarren bilduma onena: Adiel Zabala (Zestoa)
- Hirugarren bilduma onena: Iñaki Etxenagusia (Zestoa)
- Herriko lehen ez saritua: Joxean Ulazia (Zestoa)
- Gaztetxoen irabazlea: Markel Regillaga (Urnieta)
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide