Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Asteartean, Abuztuak 16, jokatu zen Gazteen Udako Pilota Txapelketako lehen jardunaldia. Maila ezberdineko hiru txapelketa jokatuko dira uda honetako edizioan: Benjaminak, infantilak eta alebinak. Benjaminen txapelketa buruz-burukoa izango da, eta beste bi mailetan binaka lehiatuko dira pilotariak.
Honako hauek dira maila bakoitzean parte hartuko duten pilotariak:
Benjaminak
Infantilak
Alebinak
Txapelketako partidak astearte eta ostegun arratsaldetan jokatuko dira 18:00etan hasita. Maila bakoitzeko lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute Irailaren 3an Zestoako frontoi zaharrean.
Lehen jardunaldiko emaitzak:
Benjaminak: Alonso 16 – Olaizola 14
Infantilak: A. Egiguren/Alonso 14 – Olaizola/Labaka 18
Alebinak: Eizagirre/Anduaga 18 – Errasti/Ruiz 12
IRUZKINDU