Albisteak
Hasi da Gazteen Udako Pilota Txapelketa
— 2016-08-17Asteartean, Abuztuak 16, jokatu zen Gazteen Udako Pilota Txapelketako lehen jardunaldia. Maila ezberdineko hiru txapelketa jokatuko dira uda honetako edizioan: Benjaminak, infantilak eta alebinak. Benjaminen txapelketa buruz-burukoa izango da, eta beste bi mailetan binaka lehiatuko dira pilotariak.
Honako hauek dira maila bakoitzean parte hartuko duten pilotariak:
Benjaminak
- Alonso
- Olaizola
- Uria
- Alberdi
Infantilak
- A. Egiguren-Alonso
- Olaizola-Labaka
- Eizagirre-Beristain
- I. Egiguren-Buldain
Alebinak
- Eizagirre-Anduaga
- Errasti-Ruiz
- Sorazu-Sasiain
- Azkue-Arrizabalaga
Txapelketako partidak astearte eta ostegun arratsaldetan jokatuko dira 18:00etan hasita. Maila bakoitzeko lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute Irailaren 3an Zestoako frontoi zaharrean.
Lehen jardunaldiko emaitzak:
Benjaminak: Alonso 16 – Olaizola 14
Infantilak: A. Egiguren/Alonso 14 – Olaizola/Labaka 18
Alebinak: Eizagirre/Anduaga 18 – Errasti/Ruiz 12
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU