Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

“Ezkutuko altxorrak” programaren baitan bisita gidatua egingo dute bihar, ostirala, Zestoan. Ibilbidea eguerdiko 12:00etan hasiko da plazan. Vicente Davilaren gidaritzapean herriko txokoetako historiaz gozatzeko aukera izango da doan. Bisitan, Zestoako gune historikotik ibilbidea egingo du Davilak, San Inazioren garaiko ondarea eta Santuaren erreferentzia zuzenak nabarmenduz.