Albisteak
Martxoan haur eskolan hasi nahi dutenek izena emateko aukera dutela gogorarazi dute
— 2019-12-18Haur eskoletako plazen %75a bete artean, urte guztian zehar izaten da izena emateko aukera. Momentuan ez dago kopuru hau beteta Zestoako bi haur eskoletan baina hala ere, gogorarazi dute, Zestoako eta Arroabeko haurreskoletan matrikulatzeko epea datorren urtarrilaren 7an irekiko dela. Martxoan, apirilean edo ekainean haur eskolan hasi nahi duten haurrentzat izango da epe hau eta urtarrilaren 13ra arte izango dute izena emateko aukera. Zestoan, 0-1 adineko gelan sei plaza daude libre eta 1-2koan, hiru. Informazio gehiago eta izen emate orriak Haurreskolan bertan egongo dira.
Bi haurreskolekin harremanetan jartzeko:
Zestoa: Zubimusu kalea 18, behea. – Ekain.zestoa@haurreskolak.eus – 943 897 150
Arroabea: Narkis Balentziaga 10 – arroabehea.zestoa@haurreskolak.eus– 943 897 054
Egin zaitez bazkide