Albisteak
“Bortxatzaile bat zure bidean” performance jendetsua egingo dute Zoroperi egunean
— 2019-12-17Bargaztak talde feministak antolatuta, azken asteotan indarra hartzen ari den “Bortxatzaile bat zure bidean” performancea egingo da Zoroperi egunean Zestoan. Txileko LasTesis kolektibo feministak duela urte bete baino gehiago sortutako koreografia feminista da. Sebastian Piñera Txileko presidentearen gobernuaren kontrako protesten harira indar handia hartu du ekintzak eta mundu osora hedatu da.
Performance honekin, emakumeenganako indarkeria eta zapalkuntza eta Txilen Carabineroen eskutik gertatzen ari diren bortxaketak eta hilketak salatu nahi dituztela azaldu dute Bargaztak-eko kideek. Hitzordua eguerdiko 13:00ean izango da, plazan. Entsegu orokorra astelehenean egingo dute, hilak 23, arratsaldeko 19:00etan, kiroldegiko aterpean. Antolatzaileek begiak estaltzeko zapia eramatea eskatu eta herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete.
Hemen duzue Beran egin zuten ekimeneko bideoa eta letra:
BORTXATZAILE BAT ZURE BIDEAN
Patriarkatua juez
Epaitzen gaituna sortzez
Ta gure zigorra
Bortxa, nahiz ikusi nahi ez.
Patriarkatua juez
Epaitzen gaituna sortzez
Ta gure zigorra
Bortxa, ikus liteke errez
Feminizidioa
Zigorgabe ni hiltzen nauena
Desagertzen gaituzte
Ta bortxatzen gaituzte
Ta errua ez zen neria,
ez non nengoen, ez nola jantzia (4)
Bortxatzailea nor zen? Zu!
Bortxatzailea nor da? Zu!
Txakurrak dira
Epaileak
Estatua
Presidentea
Estatu zapaltzailea
Harro ta bortxatzailea
Estatu zapaltzailea
Arra ta bortxatzailea
Bortxatzailea nor zen? Zu!
Bortxatzailea nor da? Zu!
Duerme tranquila niña inocente,
sin preocuparte del bandolero,
que por tus sueños dulce y sonriente
vela tu amante carabinero.
Bortxatzailea nor da? Zu!
Bortxatzailea nor da? Zu!
Bortxatzailea nor da? Zu!
Bortxatzailea nor da? Zu!
Egin zaitez bazkide