Albisteak

Hiru positibo gehiago atzeman dituzte herrian

Beste hiru kasu positibo zenbatu ditu Osasun Sailak azken orduetan Zestoan. Eskualdean zertxobait behera egin du positibo kopuruak. Guztira, 47 zenbatu dituzte, atzo baino lau gutxiago. Azpeitian zenbatu dira kutsatu gehienak, 18 hain zuzen ere. Gainontzeko herriei dagokienez honakoak izan dira datuak: 6 kutsatu Azkoitian, 9 Zarautzen, 4 Orion, 3 Aian, 2 Zumaian eta bana Getarian eta Errezilen. Aizarnazabalen eta Beizaman ez dute kasurik atzeman.
EAEn ere positibo kopuruek arinki egin dute gora. 16.338 PCR eta antigeno proga egin ditu Osakidetzak azken orduetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta horietatik 1.409 positibo baieztatu dituzte, atzo baino 8 gehiago: 601 Gipuzkoan, 663 Bizkaian eta 126 Araban. Egindako frogen %8,6ak positibo eman dute. EAEtik kanpo bizi diren 19 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan 496 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 132, ZIUn.
Nafarroan 238  kasu baieztatu dituzte, atzo baino lau gutxiago. 3.459 PCR eta antigeno froga egin zituzten eta egindako proben %7ak eman dute positibo.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide