UEMAko teknikaria da Ane Aranburu Segurola (Azpeitia, 1986) eta Tolosaldeko herrietan dihardu lanean. Bere esanetan, euskararen eta arnasguneen garrantzia ikusteko eta ulertzeko beharrezkoa da inertziatik kontzientziarako saltoa ematea: “Bestela, ia oharkabean, gero eta joera handiagoa dago erdaretara jotzeko”. Bide horretan, hizkuntza-ohituretan eragiteko ekimen aparta iruditzen zaio Euskaraldia.
Arnasguneetan nagusiki euskaraz hitz egiten bada, zergatik hartu behar dute parte Euskaraldian arnasguneetan bizi direnek?
Hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa kolektiboa da Euskaraldia, eta horrek bat egiten du zeharo UEMAtik azken urteotan herritarrak ahalduntzeko eta kontzientziatzeko abian ditugun ekimenekin. Izan ere, inertziatik kontzientziarako saltoa emateko ezinbestekoa da herritarren ahalduntzea, euskararen eta arnasguneen garrantzia ikusi eta uler dezaten. Bestela, ia oharkabean, gero eta joera handiagoa dago erdaretara jotzeko. Bai gure herrietara bizitzera edo bisitan datozenekin eta gure hizkuntza ohiturak ezagutzen ez dituztenekin, eta bai gu geu herritik kanpora ateratzen garenean ere, lanera, ikastera edo erosketak egitera. Horrek guztiak eragin handia duenez gure hizkuntza ohituretan, ezinbestekoa da kontzientziazio lana, eta Euskaraldia ekimen aparta da horretarako.
Jarraitu elkarrizketa irakurtzen hemen.