Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Naroa Agirre herritarrak eta Maddi Barrokalek osatutako bikoteak Udara CaixaBank pilota txapelketa irabazi du. Atzo, ostirala, jokatu zuten txapelketako finala Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta 22 eta 8ko emaitzarekin nagusitu ziren Iera Iturriaga eta Amaia Arrastiaren aurka.
Ados Pilotak antolatutako eta CaixaBankek babestutako txapelketan sei bikote aritu dira nor baino nor gehiago. Barrokalek eta Agirrek ligaxkako partida guztiak irabazi zituzten, eta txapelketa garaipenik galdu gabe amaitu dute.
Uztailean hasi zen txapelketa, eta ordutik Euskal Herriko hainbat pilotalekutan jokatu dituzte partidak, atzo Iruñean jokatutako finalera iritsi arte.


Argazkiak: Ados pilota