Albisteak
‘Arineketan’ diskoa aurkeztuko dute hilaren 28an, kiroldegian
— 2020-11-12Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastrek ‘Arineketan’ diskoa aurkeztuko dute hilaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, kiroldegian. “Udan Zer Zestoan?” egitasmoaren baitan irailaren 19an egitekoa zen kontzertua baina, Zestoan izan zen Covid-19aren agerraldia medio, bertan behera geratu zen.
Bi musikariek sortutako lanak, duela 200 urte jasotako euskal doinu eta erritmoak ditu oinarri. Doinu horiek gaurkoratzeaz gain, sorkuntza propioak ere egin dituzte. Umorea oinarri hartuta, tradizioa eraberritzeko asmoarekin datoz Astiazaran eta Sastrek. Azaroaren 28ko kontzertuan, keinu berezia egin nahi die duela 200 urte jaio zen Iparragirreri eta Xabier Leteri, bere heriotzaren 10. urteurrenean.
Astiazaran eta Sastrek konpainia ezin hobea izango dute taula gainean. Haatik konpainiako dantzariez gain, Ainara Ortega abeslaria, Xabier Zeberio biolin-jolea eta Agate Amalibia txelo-jolea ere oholtza gainean izango dira.
Izen-ematea zabalik
Kontzerturako sarrerak aurrez erreserbatzea ezinbestekoa izango da. Bertaratu nahi dutenek, Zestoako Turismo Bulegora deitu beharko dute (943 868 811). Izen-ematea hutsetik hasiko da, beraz, irailaren 19ko emanaldirako izena emanda zeudenek berriro eman beharko dute izena.
Ikusi hemen pasa den irailean Astiazaran eta Sastreri egindako elkarrizketa.
Egin zaitez bazkide