Albisteak

Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua berrezarriko dute hilaren 14an

Euskotrenek Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua berrezarriko du hilaren 14an. Joan den azaroaren 24an eten zuten zerbitzua  Santa Katalina, Itxaspe, Atxuribi eta Sakoneta I, Sagarbide eta Baionako tunelen egiturazko arazoak konpontzeko.

Hainbat lan egin dituztela jakinarazi du Euskotrenek: trenbideko instalazioak, komunikazioak, erdi-tentsioko sarea eta katenaria desmuntatzea; eremu jakin batzuetan harlandua pikatzea; zertxekin eta proiektatutako hormigoiarekin indartzea eta instalazioak lehengoratzea. Guztira, 1.5 milioi euroko aurrekontua izan dute lanek.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide