Albisteak
Azken hamar egunetan ez dute kutsatu berririk atzeman Zestoan
— 2021-01-11Abenduaren 31ean zenbatu zen azken koronabirus kasu positiboa Zestoan. Azken hamar egunetan, ez da positibo bat ere atzeman. Horren isla da azken 14 eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasa metatu baxua, 154,08 kasukoa da hain zuzen ere.
Eskualdean 74 kasu positibo atzeman ditu Osasun Sailak asteburuan. Aizarnazabalen zenbatu dira kasu gehien, 21. Azken egunetako positiboen gorakada ikusita, behaketa egitea erabaki zuen Osakidetzak eta froga horietan atzeman dira kasu berri gehienak. 100.000 biztanleko azken hamalau egunetako kasu metatuakĀ berriz ere gora egin du, 9232,77 kasukoa izatera iritsi arte. Zumaia ere eremu gorrian dago eta 14 kasu gehiago zenbatu dituzte asteburu honetan.
Azpeitian ere positibo kopuruak gora egin du, hamabi kasu zenbatu dituzte ostiraletik igandera bitartean. Zarautzen hamaika izan dira baieztatutako positiboak, sei Azkoitiafn, hiru Getarian, bost Orion eta bi Aian.
Neurri berriak
EAEko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku batzordea bildu berri da gaur eguerdian. Datozen asteetan ezarri beharreko neurriak finkatu dituzte eta horien berri eman du Josune Sagardui Osasun Sailburuak. Bihartik aurrera, eremu gorrian dauden herriak itxiko direla iragarri du Sagarduik eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko sartu-irteerak mugatuko dituztela. Bestalde, eskola kiroleko entrenamenduak baimenduko dituztela jakinarazi du, beti ere, sei pertsona baino gutxiagoko taldetan.
Egin zaitez bazkide