Albisteak

Erreskatatu dute Zestoako koba batean zauritutako herritarra

Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, 43 urteko herritar batek Zestoako Hamabi Iturri koban istripua izan zuenean. Espeleologo talde batekin zegoen koban eta hauek hots egin zuten larrialdietara. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuak, Ertzaintza eta espeleologo bolondresak aritu dira gau osoan zehar erreskate lanetan. Jakinarazi dutenez, goizeko 8:10ean lortu dute zauritua kobatik ateratzea eta ospitalera eraman dute zuzenean bi hanketan hausturekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide