Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Adin guztietako 80 pertsona inguruk hartu zuten parte atzo, igandea, Arroa Biran. Goizeko 9:00etan elkartu ziren parte hartzaileak Arroabeko auzo elkarteak antolaturiko txangoan parte hartzeko asmoz. Bi ibilbide desberdin egiteko aukera zuten, bata luzea (12 kilometrokoa) eta bestea laburra (5 kilometro pasatxokoa).
Antolatzaileen hitzetan, “arrakastatsua” izan da aurtengo Arroa Bira. Ibilaldia bukatuta, Ederki Elkartean hamaiketakoa egin zuten parte hartzaileek, giro ederrean.