Albisteak
Euskadiko Retro Dantza Txapelketa irabazi du Eider Mendizabalek
— 2021-06-08Peio Nuñez bikotearekin batera eskuratu zuen lehen postua salsa eta bachata modalitateetan.
Euskadiko Retro Dantza Txapelketa jokatu zen joan den larunbatean Zumarragako Zelai Arizti Antzokian. Eider Mendizabal Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolako ikasle zestoarrak hartu zuen parte txapelketan eta lehen postua eskuratu zuen salsa eta bachata modalitateetan. 40 eta 50 urte bitarteko dantzarien kategorian hartu zuen parte Mendizabalek Peio Nuño bikotearekin batera.
Azpeitiko Dantzaki eskolako hainbat ikaslek hartu zuten parte txapelketan eta zazpi lehenengo sari eta hiru bigarrengo lortu zituzten guztira, 10 urtetik hasi eta 60 urtera bitarteko adin tarteetan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide