Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Abenduan zehar zer ekintza egitekoak diren jakinarazi du Gazte Asanbladak.
Abenduaren 12an, arratsaldeko 19:30ean Zoroperietarako gaztetxeko egitaraua antolatzeko bilera irekia egingo dute. Gabonetan, abenduaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan hasita, Mus txapelketa eta bingoa izango dira. Zoroperi egunerako egun osoko egitaraua antolatzekotan dira. Abenduaren 28an, goizeko 9:00etatik 14:00etara, neguko arropa eta manta bilketa egingo dute eta 28ko goizean, bildu dutena banatu egingo dute.
Azkenik, urtarrilaren 3an, arratsaldeko 19:30ean Bakarriketa saioak izango dira: Maria Blanco, Julen Portillo eta Aimar Sorazurekin.