Aldaketak eskolara lanak jasotzera etorri behar duten gurasoen txandetan

Ostiraleko egoera ikusita, bestelako mezu bat zabaldu bagenuen ere, azken orduko konfinamendu legea dela eta biharko eskolako lanak jasotzera etortzeko txandetan aldaketak egitera behartuak ikusi gara:

Aldi berean ahalik eta jende kopuru txikiena izan dadin, HHko haurrentzat lan gomendioak WhatsAppez eta imeilez zabalduko dira. Gainontzekoen tarteak zabaldu egin dira:
LH1: 9:30-11:00
LH2 : 11:00- 12:30
LH3 12:30-14:00
Tuneleko eskilaretatik igo eta aldapatik jaitsiko zarete.
Pertsonatik pertsonara 1,5 metroko tartea utziko duzue.
Lanak hartu eta aldapatik jaitsiko zarete.
Etorri ezin duzuenok deitu eskolara emailez jaso nahi duzuela esateko. Ez ditugu denon emailak. Eta batzuk aldatu ere egin dituzuenez deitzea eskertuko genuke.
Gutxiago izan gaitezen, bizilagun batek jaso ditzake etxepeko haur guztien lanak, edo familiakoren bat ere etor daiteke lanen bila. Ikaslearen izen-abizenak, zikloa eta kolorea jakitea eskertuko da.

Denon arteko elkarlanean egiten badugu, lasai eta neurriak hartuta, egingo dugu.
Animo honi ere aurre egingo diogu!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide