Albisteak
Adinekoei erosketak egiteko boluntario sarea osatu dute
— 2020-03-16Zestoako Udalak, Gazte Asanbladak eta 3Z taldeak, adinekoei erosketa zerbitzua emateko sarea osatu dute. Atzo arratsaldean bildu ziren hiru taldeetako kideak eta jarraitu beharreko protokoloa zehaztu zuten. Gaurtik aurrera izango da martxan zerbitzua.
Zerbitzu hau arrisku faktoreren bat dutenei (adina, gaixotasun kronikoren bat…) eta babes edo familia sarerik ez daukaten herritarrei bideratuta dago. Ekimenaren helburua kalera atera ezin duenari edo ateratzerik komeni ez zaionari oinarrizko beharrak bermatzea da.
Gaur jarriko dute martxan zerbitzua eta behar duenak 615 768 980 telefono zenbakira deitu beharko du. Zestoako Udalak koordinatuko du ekimena. Koordinatzaileak hartuko du telefonoa eta gero, boluntario sarearen artean banatuko dira lanak. Erosketak erabiltzaileak ordaindu beharko ditu eta erosketak herriko janari denda, harategi, arrandegi eta farmazian egingo dira.
Egin zaitez bazkide