Zestoako AEK

AEKn abian dugu 2022-2023 ikasturteko matrikulazioa

AEK-ko euskaltegi guztietan bezala, Zestoako AEKn ere matrikulazioa zabalik dugu. Ikasturte berriarekin, hizkuntza ikasteko eta euskara maila hobetzeko hamaika aukera ditugu. Gainera, Zestoako Udalaren dirulaguntza ereduari esker, herritarrok posible duzue ikastaroak doan egitea.

Urrian hasiko den ikasturtean ohiko ikastaroekin jarraituko dugu. Hala, hauek izango dira Zestoako AEKn euskara ikasteko aukerak:

  • Euskaltegian, aurrez aurreko taldeak: euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2).
  • Autoikaskuntza euskaltegian.
  • Online ikastaroak.
  • Mintzalagun taldeak.

Beraz, etxeko eta lagunarteko harremanak euskaraz izateko, lan-egoera hobetzeko, bilatzen ari zareten euskara maila ezagutzeko, eta abar, herritarrok Zestoako AEKn aukera ugari duzue. Kanpainako bizidekarretan bezala, herritarrok bidelagun onenak izango dituzue ikastaroetan, AEK-ko irakasleak, hain zuzen. ikasleok ikasprozesuan aurrerantz egin dezazuen, eta, euskara, pasio handiz ezagutu eta erabil dezazuen lagunduko dizuegu. Irakasleen profesionaltasuna eta berotasuna ditugu ardatz horretarako.

Informazioa eskatzeko edota izena emateko, Axun Arrazola plazan dagoen Kultur Etxeko bulegoan izango gaituzue, astelehenetik ostegunera 11:00-13:00 eta 17:00-19:00; ostiraletan, aldiz, 10:00-13:00. Telefonoz deitu nahi izanez gero, 670 420 048 duzue zenbakia eta emailez zestoa@aek.eus helbidera ere jo dezakezue.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide