2019an Zestoan sortutako taldea da "Ezpalak" eta Grises taldeko kide den Eñaut Gaztañagak, Voltaia-ko Unai Eizagirrek, Los Moths-eko Juanjo Berasainek eta Bulego-ko Xabi Arrietak osatuta dago. 2020ko neguan aterako da beraien bigarren diskoa eta bertan Fuzz soinuak, psikodelia, punk-a edo pop doinuak aurkitu ahal izango dira, besteak beste. Nahiz eta 90. hamarkadako taldeen eragina nabarmena...
Igandetako Txarangaren emanaldia izango da arratsaldeko 19:30ean, Udaletxe azpiko arkupetan. Herrian antolatzen ari diren gainontzeko ikuskizunetan bezala, segurtasun neurri guztiak bete ahal izateko ingurua hesiekin mugatuko da, saioa eserita entzun beharko da eta ezinbestekoa izango da musukoa jantzita izatea.
Irailak 16 - 19:00 - Alonderoko kultur aretoa Lourdes Herrasti. Historialaria eta osteoarkeologian espezializatua (Aranzadi) "Errepresioa genero ikuspegitik" Gerra Zibileko hobi-ateratzeek populazio zibilaren aurkako errepresioa agerian utzi dituzte.
Dantzari taldeak brokel-zikloa eskainiko du; Gipuzkoako dantzen sorta. XIX. mendean ohikoa zen brokel-dantza Gipuzkoako jai nagusietan eskaintzea. Dantza-maisuek gazte talde batekin dantzak prestatu, eta herriz-herri eskaintzen zituzten emanaldiak. Badira 1928ko Zestoako jaietako irudiak dantzari gazteak brokel-dantzako dantzak dantzatzen. Aurtengo udan Itxaropena dantza taldeko kideek dantza horiek prestatu eta aurkeztuko dituzte,
Ariñeketan Iñaki Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu bateratua da. Duela 200 urte jasotako euskal doinu eta erritmoak oinarri hartu eta gauregunera ekarri dituzte. Umorez, tradizioa eraberritzeko asmotan, sorkuntza propioak gehituz. "Dantza" izanik abiapuntu, Haatik dantza konpainiako lagunak izango dira ikuskizunaren gidari eta musikari taldea osatuz Ainara Ortega abeslria, Xabier Zeberio biolinjolea eta Agate Amilibia...
Irailak 23 - 19:00 - Alonderoko kultur aretoa Karlos Almorza. Historialaria (Aranzadi) "Euskal nazionalismoaren aurreneko erresistentzia: Saseta Defentsa Sistema" 1936ko abuztuaren 5ean, euskal buruzagi abertzale eta independentista gorenak Azpeitiara iritsi ziren. Espainiako altxamendu militarrari aurre egiteko asmoz. Ordutik, irailaren erdira arte, Candido Saseta buru zuten gazte boluntarioek, Gipuzkoa barnean, faxismoa geldiaraztea lortu zuten.
Ezkaba (Iruñea) presondegira irteera. Bertan preso egondako zestoarrei omenaldia egingo zaie. Horren ostean, Olabeko hobira bisita. Guztira 14Km inguru izango dira, oinez. Fermin Ezkieta Yaben, Ezkabako presondegiaren historian adituak emandako azalpenaz lagunduta. https://danbolin.eus/memoria-historikoa-berreskuratzeko-ariketa-berrartu-dute-udalak-eta-aranzadik