Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

Danbolin erredakzioko ate irekiak

Danbolinzulo Kultur Elkarteak 23 urte beteko ditu urrian. Aitzakia polita iruditu zaigu gure asteroko erredakzioko ateak irekitzeko eta bilerak nolakoak izaten diren herritarrei erakusteko. Horretarako, urriaren 9rako, astelehenerako, jarri dugu hitzordua. Arratsaldeko 18:30ean elkartuko gara kultur etxean. Danbolineko bulegoa ezagutzen duzu? Aldizkarirako gaiak nola erabakitzen ditugun jaki nahiko zenuke? Gairen bat proposatu, agian? Galderaren bat?...

Ezkur bilketa

https://danbolin.eus/artadiak-berreskuratzeko-ezkur-bilketa-antolatu-dute-urriaren-14rako

Bertako hostoen bildumaren erakusketa

Alonderon

Bertako hostoen bildumaren erakusketa izango da Alonderon. Kepa Zabalegi Lizaso herritarrak osatutako bilduma da eta bertan izango da erakusketa bideratzen.

Txikitasunian haundi Arroabehean

URRIAK 27 17:00etan Pailazoa 19:00etan Pintxopote musikatua eta Nokono-ren kontzertua 22:00etan Mus txapelketa azkarra   URRIAK 28 11:00etan Arruarren arteko jolasak ondoren mokadutxoa 20:00etan Trikipoteoa 21:00etan Bertso Afaria