Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

Kontaidazu Ipuin Bat ekimenaren ikasturteko 3. saioa

Kontaidazu ipuin bat Euskara Foroak bultzatutako ekimena da. Borondatezko herritarrek hartzen dute parte kontalari bezala eta herriko liburutegian maila ezberdinei zuzendutako liburuak irakurtzen dizkiete herriko haurrei. Kontaidazu ipuin bat 3. saioa HH3tik Lh1 maila artekoentzat zuendua Kontalaria: Marije Izeta

A30 Greba Feminista Orokorra

ZESTOAKO EGITARAUA 9:00 -  Herri Bira 11:00 - Egoitzetara hurbiltzea 11:30 - Tertulia Laranjadi plazan (Itaiak antolatua) 12:00 - Elkarretaratzea 13:00 - Mobilizazioa herriko plazan  (Itaiak antolatua) 19:00 - Ekitaldi Nagusia *Ekitaldi guztietarako herriko plazan elkartuko gara *Ekimen guztiak mistoak izango dira

“Amillubi lurra taupaka” proiektuaren aurkezpena

"Amillubi lurra taupaka" proiektuaren aurkezpena. Gaur, abenduak 1, 19:00etan Azpeitiako Azoka plazan. Laborantza ekologikoaren aldeko Biolur elkarteak bere asmoak iragarri ditu: "Amillubi baserria eta bere lur eta basoak modu kolektiboan erosteko urratsak egin nahi dira, horrekin lurra espekulaziotik zein artifizializaziotik babesteko asmoz, eta lehen sektorea eta gure elikadura sistema indartzeko helburuarekin".