Maiatza 2024
— 2024-06-27260. zenbakia ikusi hemen
Datorren ostiralean, uztailak 24, "Miru. Nirekin dantzatu nahi?" emanaldia kiroldegi atarian.
Igandetako Txarangaren emanaldia izango da arratsaldeko 19:30ean, Udaletxe azpiko arkupetan. Herrian antolatzen ari diren gainontzeko ikuskizunetan bezala, segurtasun neurri guztiak bete ahal izateko ingurua hesiekin mugatuko da, saioa eserita entzun beharko da eta ezinbestekoa izango da musukoa jantzita izatea.
Datorren asteartean, uztailak 28, Josu Albero biologo eta mikrobiologian adituaren hitzaldia Alonderoko Udal Aretoan (liburutegi azpian). Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa. Oharra: Aretoan jarrita egongo diren aulkiak ez mugitzea eta norberak bere musukoa ematea eskatzen da.
Abuztuak 7, ostirala, profesionalen arteko pilota partida, kiroldegian. 21:15etan hasiko da jaialdia. -ARTEAGA II - URRETABIZKAIA II / EGIGUREN V - EROSTARBE -ALTUNA III - IMAZ / BENGOETXEA VI - MARTIJA
Ezaguna dugu zestoarron Julen Alonso, hemengo musika eskolako irakasle dugu-eta. Urte luzez Euskal Herriko trikiti txapelketetan parte hartu du eta 18 txapel irabazi eta gero, "Sutan dantzan" bilduma kaleratu zuen duela bi urte. Parte-hartzaileak: Julen Alonso (trikitia, ahotsa), Eneritz Aulestia, (panderoa, ahotsa), Joanes Ederra (baxua), Ander Ederra (gitarra), Iker Telleria (perkusioa), Oinkari taldeko dantzariak.
Harri-jasotzen: Hodei Iruretagoiena, Jakes Iruretagoiena eta Jagoba Otaegi. Aizkolariak: Xabier Orbegozo 'Arria V', Luis Txapartegi eta Andoni Iruretagoiena. Lasto altxatzen: Tubi Bustinza
"Nire izena Apaxi da, eta euskalduna, mendizalea eta mutil alaia izateaz gain, ipuin-kontalaria ere banaiz". Ikuskizuna 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.
Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosak proiektu berria aurkeztuko digute. Tradizioa eta modernitatea batzen dituzte proposamen honetan. Folklorea, jazza eta musika klasikoaren ekidistantzia neurtu bat mantenduz, Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako folklorearen erritmo eta melodiak, jazzaren askatasuna eta musika klasikoaren prozesu konposatzaileak fusionatzen dituzte. Horretarako Gorka Hermosak konposaturiko errepertorioa joko dute. Bi artista handi hauek euren...
Aizarnako plazatik abiatuta Santa Engraziko ermitara izango da bisita eta tradizioz beteriko istorioak ezagutzeko aukera izango da.