Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Agustin Ostolaza harri-jasotzaile arroarrari buruzko liburua aurkeztu dute gaur Udaletxeko areto nagusian. Ostolaza bera, Gipuzkoako herri kirolen presidentea, Caja Laboraleko Igor Otaegi, Josetxo Mendizabal alkatea eta Alvaro Bermejo eta Joseba Urretabizkaia liburuaren egileak izan dira bertan. Datorren larunbatean Ostolaza omenduko dute Arroagoian. Arratsaldeko 17:30ean izango da hitzordua, frontoian.