Albisteak
[AHOLKUMARI] Ozpinaren zenbait erabilera
— 2021-08-18Ozpinak, entsalada gozatzeaz gain, osasunerako dituen erabilera batzuk adieraziko ditugu gaurkoan:
Sukarra jaisten laguntzen du. Kalenturak jotzen gaituenean ozpinetan blai egindako galtzerdiak jantzi; tenperatura jaisteko eraginkorra da.
Buruko min eta kargarentzat. Lepoaren bueltan jarri, ozpinetan bustitako zapi bat. Sukarrarekin bezala beroa jaisten laguntzen du, eta segituan arintzen du burua. Buruko minak jatorri asko izan ditzake eta ez du denetarako balio, baina bai burua pisutsu sentitzen dugun ondoez horietarako.
Eztarriko minarentzat ere balio du. Lepoaren bueltan jarri, ozpinetan bustitako zapia. Kasu horretan beste era batera ere erabil daiteke ozpina: gargarak egin, urarekin nahastuta. Baso batean erdia ura eta erdia ozpina jarri eta gargarak egin. Gargarak ondo egiteko burua gora begira jarri behar da.
Aknea. Zaldarrak dauzkagunean gasa batean ozpin pixka bat bota eta azalean zuzenean eman, antiseptikoa da eta. Dena dela, azala asko lehortzen du, beraz, ez da komeni sarriegi ematea.
Erremedio horietarako ardo edo sagar ozpinak balio du, etxean erabiltzen dugun ohiko ozpinarekin nahikoa da.
Idatzi nahi badidazu: keralatxokoa@gmail.com
Mari Artano
Egin zaitez bazkide