Albisteak
Lagunarteko partida jokatuko du pereferente mailako gizonezkoen taldeak datorren larunbatean
— 2021-08-19Udako etenaldiaren ostean, mugimendua nabari da berriro ere Iraetako futbol zelaian. Zestoako futbol klubeko zenbait talde aurre-denboraldiko entrenamenduekin hasiak dira, hala nola, preferente mailako mutilak, kadete neskak eta jubebil mutilen taldeak. Pereferente mailako neskak eta kadete mutilak datorren astean hasiko dira saioekin.
Gizonezkoen preferente mailako taldeak irailaren 11ean ekingo dio denboraldiari. Aste gutxi falta dira egun horretarako eta denboraldia hasi baino lehen, aurre-denboraldiko hiru partida jokatuko dituzte. Aurrena, larunbat honetan jokatuko dute, Soraluzeren aurka, eguerdiko 12:00etan, Iraetan. Bigarren partida, Orioren aurka jokatuko dute eta azkena, Anaitasuna B-ren aurka. Klubeko gainontzeko taldeek datozen asteetan ekingo diete denboraldiari.
Egin zaitez bazkide