Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aiora Urbietak “Geure gorputzean eta etxean burujabe” liburua aurkeztuko zuen ostiralean, Arroabean. Hasteko, bere ibilbide pertsonala kontatu zuen, liburuaren sorrera kokatzeko. Urteetan jasotako errezetak dira bere aurreneko liburu honetan jaso dituenak. Berak hasi zenean eskura eta modu honetara antolatuta izatea baliagarri izango lituzkeen errezetak jaso ditu ondorengoentzat lagungarri izango direlakoan. Aiorak jendeak liburua taldean erabailtzea nahiko lukeela ere azpimarratu zuen, kolektiboari garrantzia emanez eta garai edo zein urtarotan gauden jabetzeari ere garrantzia eman zion. Liburuan proposatzen dituen errezetak egiteko materialak, erraz eskuratzen direnak eta ekonomikoak izanagatik aukeratu dituela ere gaineratu zuen.