Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak zabaldu du 2026-2027 ikasturteko aisialdiko eta kiroleko ikastaroetarako dirulaguntzak eskatzeko epea. Herriko haur eta nerabe guztiek jarduera horietan parte hartzeko aukera izatea da laguntzen helburua.
Herriko irabazi asmorik gabeko kirol eta aisialdi elkarteek antolatutako ikastaroak lagunduko dituzte diruz. Eskaera bakoitzean elkarte bakar bateko kuota hartuko dute kontuan.
Eskaerak Zestoako Udalaren webgunearen bidez aurkez daitezke. Informazio gehiago behar dutenek Gizarte Zerbitzuetara jo dezakete edo 943 14 70 10 telefono zenbakira deitu, 2. luzapena markatuta.