Albisteak

Ondarearen Europako Jardunaldiek bi hitzordu izango dituzte Zestoan

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, bi bisita antolatu dituzte urrian Zestoan: Ekainberrin ondare hauskorra babesteko egiten duten lana ezagutzeko aukera izango da, eta Santa Engraziko kanpandorreko erlojuak bisitatu ahal izango dira.

Lehen hitzordua urriaren 18an, igandea, izango da Ekainberrin. Ondare hauskor bat babesteko modu bat izeneko bisitak 11:30ean eta 16:30ean egingo dituzte. Jarduera doakoa da, baina aurrez izena eman behar da 943 86 88 11 telefonoan edo info@ekainberri.com helbide elektronikoan.

Bigarren bisita urriaren 24an, larunbata, egingo dute Aizarnako Santa Engrazi ermitan. Kanpandorreko edo dorreko erlojuak ezagutzeko bisita komentatua izango da, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Yeregui Elkartearekin batera antolatuta. Saioa 11:00etan hasiko da.

Bisita hori ere doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da 626 09 02 72 telefono zenbakian edo amoso@aranzadi.eus helbide elektronikoan.

Ondarearen Europako Jardunaldien hamargarren aldia izango da aurtengoa. Gure eskuetan lelopean, arriskuan dagoen kultura ondarea izango dute ardatz, eta irailean, urrian eta azaroan egingo dituzte jarduerak Gipuzkoako 36 udalerritan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide