Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.


Argazkia: Guka
Atzo, igandez, Donostiako uretan jokatu zen Kontxako Banderako bigarren jardunaldia, eta Orio izan zen garaile. San Nikolas ontziak ez zuen lehen jardunaldian eskuratutako hiru segundoko abantailaren beharrik izan, eta iaz lortutako bandera berretsi du Iñaki Elorza endoiarraren taldeak.
Liga osoan zehar erakutsitako nagusitasunari eutsi zion Oriok atzoko estropadan ere. Eusko Label Ligako txapelduna 19 minutu eta 36 segundoko denborarekin nagusitu zen Donostiako uretan, eta, horrenbestez, bigarren urtez jarraian eraman du etxera Kontxako Bandera.
Hamalau urtez han eta hemen arraunean ibili ondoren, 2018an arraunari agur esatea erabaki zuen Elorzak. Sei urteko geldialdiaren ostean, joan den denboraldian itzuli zen uretara, Orioko taldearekin. Ametsetako itzulera izan zuen endoiarrak iaz, eta aurtengo denboraldia ere bide beretik doa.