Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Aspalditik konturatuta zegoen aizarnar bat, Aizarnatik Etumetako bidegurutzera bitartean, norbaitek garagardo latak botatzen zituela. Ez dela aurreneko aldia jasoketa egiten duela ere gaineratu du. Jasotzen hasi, eta 21 bildu ditu, denak marka berekoak. Dirudienez, autoz doan norbaitek egiten du zerrikeria, 5 kilometroko errepide zatian, garagardoa edan eta behetik goranzko norabidean, ezkerraldetik botatzen ditu, itxura guztien arabera, kotxeko leihotik.