Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Aizarna eta Arroa auzoetan ez dute hutsik egin aurten ere Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatzeko orduan. Bi auzoetan, haur zein heldu, mozorro eta kalabaza artean ibili dira, ilunpeari argia eta festa jartzen.
Aizarnan, arratsaldean hasi ziren ekintzak. 17:00etan, Barbantxoren gidaritzapean, haurrek mozorroak eta kalabazak prestatu zituzten ludotekan. Ondoren, photocall-a eta jolasak izan zituzten frontoian, musikaz lagunduta. Festa giroan jarraitzeko, mokadutxoa dastatu zuten Aitzbarna elkartean, eta amaitzeko, herrian zehar “arimen bidea” argitu zuten ilunpean.
Arroan, berriz, 17:00etan hasi zen egitaraua, Txepetxarekin. 18:00etan, bizkotxo lehiaketako parte-hartzaileek euren lanak aurkeztu zituzten Elkargunean, eta 18:15ean antorcha-ibilaldia egin zuten auzoan zehar. Ondoren, Arimen Gaueko dantza egin zuten frontoian, eta segidan, bizkotxo lehiaketa, txokolatada eta photocall-a izan ziren. Festa gozo-eltzearekin amaitu zen, Txomin tabernaren eskutik.









