Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Uda sasoian Urola Turismoak antolatutako beste bi bisita gidatu izango dira aste honetan, eta bihar, asteartea, egingo dute lehenengoa. Altzolarats bailarako baserriak eta errotak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Forjas Iraeta enpresaren atarian elkartuko dira, eta bi ordu inguruko bisita egingo dute.
Beste bisita, berriz, ostiralean izango da, San Lorente ermita ezagutzeko. 11:00etan abiatuko dira Agote auzoan dagoen Gaintza enpresaren ataritik, eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du bisitak.
Bi bisitetan Mikel Nogales herritarra ariko da gidari lanetan, eta euskaraz emango ditu azalpenak. Parte hartzea doakoa da, baina aurrez izena eman beharko da Loiolako Turismo Bulegoan, i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora idatzita edo 943 15 18 78 zein 688 75 94 29 telefono zenbakietara deituta.